2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

WEB 2.0 AURKEZPENA

Zer da web 2.0?

Web 2.0, web 1.0-ri aurre egiteko sortu zen. Zerbitzuak dituen plataforma da, web gune ezberdinak biltzen dituena. Honako plataforma hau, sarean dago eta honek eskeintzen dituen zerbitzuak interneten daude. Bertan, pertsona guztiek erabiltzaile bat izanez gero, informazioa idatzi eta partekatzeko aukera izango dute, hau da, prosumitzaileak izango dira. Web 1.0-n hau ezinezkoa suertatzen zen, bertan informazioa pertsona bakar batek idazten zuelako (estatikoa zen, aldaketarik jasaten ez zuelako) eta gainerakoak horren kontsumitzaileak ziren.

Hezitzaile bezela, web 2.0-k aukera paregabea ematen ditugu hezitzaile bezela klase dinamikoa emateko. Lehen, web 1.0-k irakurtzeko aukera bakarrik ematen zigun, baina gaur egun erabiltzen dugun web 2.0-k informazioa irakurtzeko eta idazteko aukera ematen digu (bloggak, wikiak, estentsioak, linkak..). Honen bidez, lan kolaboratiboak eta kooperatiboak egiteko aukera eskeintzen du, parte hartze soziala sustatuz eta horrela web mota dinamikoagoa eginez. Gaur egun gure informazioa, ziberespazioan dago eta honek narzizismo digitala eragiten du  

Web 2.0-ren ezaugarriak honako hauek dira: 

1. Modua: Zeharkakoa, instrumentala eta kolaboratzailea.
2. Edukia: Administrazio papera. Edozeinek alda dezake.
3. Egoera: Dinamikoa.
4. Protagonista: Informazioa irakurtzeko eta idazteko era. Ezagutza sortu, iritzia eta informazioa eman.
5. Arkitektura: Sare platafroma (dohainik).
6. Editorea: Edozein erabiltzaile.
7. Ikusarazteko modua: RSS irakurlea.
8. Falsonomia.

Informazio guzti hau laburbiltzeko eta infromazio gehigarria eskuratzeko ikus ezazue txertatutako bideoa! 😄