Oraingo honetan ikasgelan IKTak lantzeko jarduera batekin nator. Hau Lehen Hzkuntzako 5. mailako
ikasleentzat prestatuta dago eta gizarte zientzietan burutuko dute.
Ariketa honetan ikasleek banaka kultura ezberdinak aztertu beharko dituzte. Jarduera honen helburua kultura ezberdinen inguruko informazioa aurkitzea eta hauei buruz zertxobait gehiago ikastea da.
Lehenik eta behin, ikasleak banaka jarrita, bakoitza bere ordenagailuarekin, interneten bitartez kultura bat aukeratu eta horren inguruko informazioa bilatuko du. Jarraian, aukeratu duen informazio horren sintesi bat egingo du canva, genial.ly edo beste programa bat erabiliz eta hau ikasgelako plataforma digitalean partekatuz guztiekin aurkezpen bat egingo dute.