2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - PAULA

Kaixo guztioi!

Gaur, kurtsoan ikasi ditugun gauza guztien laburpenarekin nator. 



Ze prestakuntza izan behar du irakasle batek? 

Gai hau, IKT (informazio eta komunikazio teknologikoak) izeneko ikasgaian lantzen dugu eta bertan irakasle batek ezagutu beharreko tresna teknologikoak zeintzuk izan behar diren ikusi dugu, gure etorkizunean hauek ezagutzea eta maneiatzen jakitea ezinbestekoa delako. 



Ikasturtea hasi zenetik bi  tresna teknologiko aipatu ditugu. Horietako bat, Hardwarea da eta bestea berriz Sofwarea


Hardwarra ordenagailu bat osatzen duten zati ukigarri eta fisikoek osatzen dute. Hala nola ordenagailua bera eta honek duen teklatua, sagua, moniorea etab. proiektoreak (sarrera ezberdinak dauzka), inprimagailua, argazki kamara eta bideo kamara (gurasoek haurrak klasean uzten dituztenean gela barruan gertatzen dena ikusteko), mikrofonoa, altabozak eta beste zenbait elementuk osatzen dute.


Sofwarea berriz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinek osatzen dute: segurtasun programak (segurtasunaren inguruan zerbait jakin behar dugu), hiritartasun digitala, ofimatikako programak (power point, word etab. ofizinatik datozenak dira, kalkulu programak, aurkezpen programak ere ezagutu behar ditugu), baita Irudi programak ere, ikasleen argazkiak editatzeko eta zerrendan bertan kokatzeko, adibidez.



Irakasleen formakuntza egoki bat izateko jakin behar diren gai edo eduki multzoak bost zutabeetan laburtzen dira. Zutabe horiek, hauek dira:


- Informazioaren kudeaketa: Informazioarekin zerikusia duena bertan kokatzen dugu.

Irakasleok informazioa kudeatzen ikasi behar dugu, eta horretarako beharrezkoa da informazio fidagarria zein den identifikatzea. Horrez gain, garrantzitsua da informazio hau haurrentzat egokia izatea, beraiek dauzkaten ezagutzak eta geureak ezberdinak direlako. Informazio hau biltegiratzeko eta gordetzeko dauden era ezberdinak identifikatzea interesgarria da, drive bezalako programa ezberdinak daudela kontuan hartu behar dugu.



- Komunikazioa: Irakaskuntzan komunikazioa oso garrantzitsua da, ahozko naiz IKTen bidezko komunikazioa. Haurrek museo edo erakunde batera eskursioa egiteko, irakasleak erakunde horrekin harremanetan jarri behar du, horretarako, gmaila, telefonoa edo beste gailu bat erabiltzen duelarik.


- Edukiak: Irakasleek ematen dituzten edukien portzentail handi bat jada sortutakoa eta bilatutakoa da (edukien baliabide biltegia), baina haiek ere, haien eduki propioak eraikitzen eta sortzen dituzte. Eman beharreko eduki hauek, irakasleak taldean azaltzen ditu, eta hauek landu ondoren, edukiak ebaluatzeko garaia iristen da.




- Segurtasuna: Segurtasunaren helburua, babes pertsonala eta datu zein identitate digitalaren babesa bermatzea da, segurtasunaren erabilera jasangarria eta segurua egitea, alegia. Segurtasunaren barnean, ordenagailua erabiltzen dugunean jan eta edan behar ez dela kontuan hartu behar dugu. Horrez gain, gailuak matxuratzen direnean edozein lekutan bota ezin direnaren kontzientzia hartzea ere, segurtasunaren barnean kokatzen da.


- Arazoen ebazpena: Irakasleek ohiko arazoak indetifikatu behar dituzte (teklatua ez dabil, monitorea ez dabil, proiektorea ez da pizten). Arazo hauek, ikasgelan gerta daitezkeenak dira eta hauek konpontzen jakitea ezinbestekoa. Arazo ezberdinen edo egoera ezberdinen aurrean, irakasle bakoitzak bere ahuleziak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da, ondo moldatzen ez diren gai horren inguruko ikastaroa edo prestakuntza teknikoa jasotzeko.



Gai hauek lantzeko eta IKTetan dugun erreztasun edo zailtasun maila zein den ikusteko, kurtso hasieran ikanos inkesta bat burutu genuen. Bertan, emandako erantzunen arabera, etorkizunean ze irakasle mota izango garen irudikatzeko aukera izan genuen.

Baina hau ez da egin dugun gauza bakarra, ordenagailuarekin dugun maneilua zein den ikusteko gure PLEa egin dugu, AMIArekin lagunduta. Bertan, gure ahuleziak eta indarguneak zeintzuk diren azaltzen dira, ikasgelari begira dauzkagun mehatxu eta aukerekin batera.