Hizkuntza teknikoen oinarrizko kodeak erabili behar dira eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliabide eraginkorrak dira. Arazo teknologiko bat ebazteko pentsatutako irtenbideak adierazten jakin behar dira.
Ikasleen autonomia eta Internet bidezko lankidetza-aukerak sustatzen dituzte, eta balio erantsia ematen zaio IKTek norberaren ikaskuntzari. Ikaskuntzak zuzentzera/orientatzera zein sarean ikastera bideratutako metodologiak behar dira. Elkarlanean aritzeko eta ikertzeko egitura birtualak proposatu behar dituzte ikastetxeek.