Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?
IKT( informazio eta komunikazioa teknologikoak) ikasgaiako lehenengo gaian ikasi dugu irakasle batek zer prestakuntza teknologiko behar duen. Gure kasuan, gure etorkizunean irakasle bezala behar izango ditugun prestakuntza teknologikoak ikasi ditugu.
Laburpenarekin hasteko aipatu behar ditut ikasgelan aipatu diren bi kontzeptu oso garrantzitsu, Hardware eta Software. Alde batetik Hardware-a daukagu, ordenagailua osatzen duten zati fisikoak edo ukigarriak dira. Adibidez, sagua, teklatua, inprimagailua, kamerak, mikrofonoak etab. Beste aldetik Software-a daukagu, hau ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez osatua dago. Segurtasun programak, hiritartasun digitala, informatikako programak, irudi programak etab. Ikasgelan oinarri hiritartasun digitala eta segurtasuna izan behar dira, hau ikasgelan finkatuta ikasi nahi diren kontzeptuak programa informatikoekin, irudi programekin... landu daitezke. ( Power Point, Canva, Coogle, Pint...)
Irakasleek prestakuntza teknologiko egokia ( honetan ondo moldatzea eta ikasleen ikaskuntza erraztea herramienta berri hauekin) izateko bost zutabeetan banatu ditugu eduki garrantzitsuenak.
Informazioaren kudeaketa: Informazio ugari daukagu, gaur egungo arazoa da informazio egokia eta fidagarria aurkitzea ( Infozikazioa). Beraz, irakasleek funtzio garrantzitsua daukagu, eskuratu behar dugun informazioa egokia izan behar da ikasleen ikaskuntza egokia eta zuzena izateko. Informazioren kudeaketan informazioa gordetzea eta biltegiratzea oso garrantzitsua da, Drive... bezalako programak erabili daitezke.
Komunikazioa: Komunikazioa ikaskuntzan etengabe erabiltzen den herramienta da. Ikasle-ikasle , irakasle-ikasle, irakasle- gurasoen artean... ematen da komunikazioa. Elkarlanak aurrera eramateko, beste erakundeekin elkarlanean aritzeko, lehen aipatu bezala gurasoekin komunikatzeko, oharren bitartez, bileren bitartez, telefonoz, agenda bitartez, ikaslea biartez etab. Inika sareak eta berritzeguneak baliagarriak dira irakasleen arteko komunikazioarako. Azkenik, kudeaketarako( administrazio lana) garrantzitsua da.
Edukiak: Edukiak sortu, bilatu( edukien baliabide biltegia), hauek egitea, baloratzea, ebaluatzea eta taldean landu daitezke ikaskuntzan.
Segurtasuna: Babes pertsonala, datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera jasangarri eta segurua da helburua.
Ingurumenaren babesa: IKT-ak ingurunean duen eragina kontuan hartuz. (Ikanos inkesta, gailuak ez dira edozein lekutan bota):
Osasunaren babesa: Teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako osasun arriskuak ekiditea, bai osotasun fisikoari bai ongizate psikologikoari dagokionean.
Gailuen babesa: Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea.
(ez jan, ez edan…).
Datu pertsonalen babesa: Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta zibererasoetatik norbere burua babestea.
Arazoen ebazpena: Honen barruan virusak konpontzea sartzen dugu. Virus hauek informazioa borratu eta lapurtu dezakete ,hau da, mehatxuak sor ditzakete. Baina orokorrean arazoen ebazpenaren muina ohiko arazoak detektatzea da, adibidez, teklatua, monitorea, proiektorea... konpontzea ez doazenean. Beraz, ahulguneak identifikatu behar ditugu. .
Laburpenarekin amaitzeko aipatu behar dut, orain aipatu dudan guztia ikasgelan landu dugula era praktiko batean. Adibideaz AMIA edo PLE-A egin ditugu.