Oraingoan IKTak lantzeko jarduera bat planteatuko dut, Lehen Hezkuntzako 5.mailarentzako bideratuta dagoena.
Jarduera honetan, ikasleek eduki matematikoak landuko dituzte. Ikasleak taldeka jarriko dira, talde bakoitzari matematitako gai bat emango zaio. Adibidez, MKT, ZKH, zatiketak hamartarrekin...
Gaiak finkatu ondoren, irakaslearen eta interneten laguntzarekin talde bakoitzak informazioa eskuratu behar du, hau ulertu eta barneratu. Ondoren, talde bakoitzak landu duen gaia beste ikaskideei azalduko die, erabiliko dituzten herramientak arbela digitala, ordenagailuak, kalkuluak egiteko programak etab. dira.
Matematika normalean era tradizionalean lantzen da. Baina, nire ustez garrantzitsua da matematiketan talde lana eta IKTak sartzea.