2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - NEREA



Zer prestakuntza behar du irakasle batek?


Duela pare bat aste gaudela galdera honen erantzuna bilatzen, beraz niretzako zein izango den prestakuntza hori esango dizuet.

Nire ustez, IKTko irakasle batek hainbat gaitasunak garatu behar ditu, edozein arazoaren aurrean zer egin jakin dezan. Irakasleek, informazio digitala identifikatu, modifikatu, bilatu, antolatu eta aztertu jakin behar du. Baita ingurune digitalean modu egokian komunikatzea, online tresnak ondo erabiliz.

Beste aldetik, ezinbestekoa da segurtasuna aspektu guztietan. Umeek ez dakitelako internetaren segurtasuna noraino joaten den, horretarako irakasleek argi eta garbi eduki behar dute segurtasunaren helmugak non daude, eta haiek umeei irakastea.

Arazoak ondo bideratzeko gaitasuna eduki behar du, edozein egoeraren aurrean zer egin jakin dezan. Umeek esperientzia gutxi daukate IKTan, beraz, hainbat arazoak izan ditzakete. Horretarako, irakaslea ondo kontrolatu behar du esparru hau.