Heziberri 2020-ren ustez, komunikazioarako zientzako konpetentzia funtsezkoa da, bai kultura ikasleek sortzeko eta bereganatzeko. Zientziak mundua ulertzeko eta azalzeko modu bat erakusten die ikasleei. Ikasgelan sortzen diren elkarrizketetik eta umeen buruan dauden ideiekin kontrastatzen dituzte planteatutako gaiak. Horregatik, komunitate zientifikoan aurkikuntzak ez dira guztion ezagutza- ondasunaren parte bilakatzen, hauek komunikatzen diren arte. Baina kontuan izan behar dugu gaur egun informazio ugari daukagula eta helburua da, informazioa aukeratzea, antolatzea, aztertzea eta interpretatzea.
Ikaskuntza ingurunean garatuko da, teknologia horien esparruan ikasteko, ikaskuntza bideratuta egon behar da sarean ikasteari. Ikasleek era guztietako tresna digitalak normaltasunez erabiltzeko aukera izan behar dute. Ikastetxeek zientzia arloan esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ikertzeko egitura birtualak proposatu behar dituzte.