Zer prestakuntza izan behar
ditu irakasle batek?
Oraingo honetan, orain arte ikasturtean zehar
ikasi dugunaren laburpen bat egingo dut eta horretarako honako galdera honi
erantzuten ahaleginduko naiz: Zer prestakuntza izan behar ditu irakasle batek?
Gelan landu ditugon lehen kontzeptuen artea
Hardware eta Sofware kontzeptuak nabarmendu dira. Esan beharra daukat hitz
hauek entzunak nituela nahiz eta ez nekien zehatz mehatz zeresan nahi zuten.
Kontzeptu hauek lantzean argiago geratu zait zer diren.
Hardwar-ra ordenagailua osatzen duten zati ukigarriak dira,
hau da, gauza fisikoak, adibidez ordenagailua bera, sagua, teklatua, pantailla
etab. Kamerak, mikrofonoak (hainbat aurkezpen grabatzeko erabiltzen direnak),
pantaila digitalak (oso ohikoak ikasgeletan) eta beste hainbat elemenntuz
osatua dago hardwarra.
Sofwarea, aldiz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez
osatua dago, hala nola, segurtasun programak, hiritartasun digitala,
informatikako programak (Excel, Word, powerpoint etab.).
Irakaslearen formakuntzan izan beharreko edukiak
bost zutabetan banatu ditugu. Honako hauek dira zutabeak:
-
Informazioaren kudeaketa: informazioa ea egokia den edo ez jakitea
oso garrantzitsua da irakasle batentzat eta hare gehiago haurrentzat egokia
izan daitekeen jakiteko, hauentzat egokiak diren edukiak izan behar baitute.
Informazio hori behin bilatuta ondo gordetzea oso garrantzitsua da eta
horretarako drive bezalako programak erabil daitezke.
-
Komunikazioa: komunikazioa izatea ere garrantzi handikoa
da, eta ez elkarlanak egiteko bakarrik, baita erakundeekin komunikazioa izateko
ere. Zer esanik ez dago gurasoekin izan behar den komunikazioaz, hauek beren
seme-alaben nondik.norakoak jakin ditzaten. Horretarako, bilerak, oharrak,
telefonoa, posta elektronikoa etab.etaz baliatuz.
-
Edukiak: irakasleak edukiak sortu eta bilatu behar ditu eta
hauek egin eta baloratzen jakin behar du, bai taldean, baita bakarka ere,
ebaluzio ugari egin beharko baititu.
-
Segurtasuna: segurtasunaren helburua babes pertsonala,,
datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera
jasangarria eta segurua bermatzea da. Askotan ordenagailua erabiltzen dugunean
jan eta edan egiten dugu eta segurtasuna izateko jarduera hauek ekidin behar
ditugu.
-
Arazoen ebazpena: teknologia arazoak ditugunean hauek
detektatu eta konpontzeko habilezia izatea ere garrantzitsua da, hau da
teklatua edota sagua ez dabilenan honetaz oharyu eta konponbidea jartzen
ahalegintzea. Askotan ahulguneak ditugula ohartzen gara eta hauei irtenbidea
ematea ere garrantzitsua da, hots, ikastaroak egitea.
IKT-en inguruan dugun ezagutza maila jakiteko, ikasturte hasieran “Ikanos”
inkesta burutu genuen eta honen arabera IKT-etan dugun erraztasun edo zailtasun
maila jakin dugu.
Horrez gain, norberak bere PLEa eta AMIA egin ditugu, bakoitzak zer
baliabide erabiltzen dituen jakiteko eta zeinetan den habila eta zer ahulezia
dituen ohartzeko. Era honetara norbera kontziente da zertan hobetu behar duen
edo zertan dituen zailtasunak jabetzeko.