2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IKTak LANTZEKO JARDUERA - PAULA


IKTak  lantzeko egoera eta jarduera anitz egon daitezke. 

Ni gaurkoan, geografia eta ingurune ikasgaiaetan erabil daitekeen jarduera batekin nator. Jarduera hau, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleekin egiteko egokia da. 

Jarduera honen helburua, Euskal Herriko ibaien izenak ikastean datza. Horretarako orrialde honetako ariketa burutuko dute (umeek honen inguruko beste ariketa batzuk ezagutzen badituzte, hauek erabiltzeko aukera izango dute irakasleari egokia iruditzen bazaio). Honen bitartez, IKTak erabiliz ibaien kokapena eta izenak  ikasteko aukera izango dute jolas interaktiboen bidez. Hau egin ostean, haien esperientzia zein den azaltzeko iruzkin bat idatziko dute ikasgelako plataforman.