Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?
Azken aste hauetan zehar, hainbat saioetan galdera honi erantzun bat ematen saiatu gara. Nire ustez, irakasle batek klasean emango dituen edukiez dain, prestakuntza teknologiko ezberdinak ezagutu behar ditu.
Ezinbestekoa da hardware-ak ezagutzea, hala nola, ordenagailua, argazki kamerak, pantaila digitalak, proiektorea... Baina software-ak ere garrantzi handikoak dira. Honekin eduki, ariketa eta jarduera berriak sor ditzakegu, baina baita ere informazioa bilatu eta kudeatu gero ikasleei komunikatu ahal izateko. Hau egiteko, informazio fidagarria zein den eta zein ez bereizten jakin behar dugu.
Gainera, irakasle bezala inprobisatzeko gaitasuna izan behar du, eta arazoak detektatzea eta hauei aurre egiten gai izate oso garrantzitsua da, klasea aurrera eraman ahal izateko.
Azkenik, kontu handia izan behar dugu interneten gure datu pertsonalekin, ez da gomendagarria zenbait datu edo argazki argitaratzea. Honekin, bai irakaslea bai ikaslea jakin behar du, eta kontu handia izan behar dute, horregatik, hiritartasun digitalari buruz irakitsi behar zaie umeei eskoletan.