Arazo-egoera
|
Izenburua : Gabonetako postala
|
Arloa/ Materia: Hizkuntza
Maila: 2. LH
|
Testuingurua:
|
Jarduera hau burutzeko, ikastetxe bateko 2.mailako
ikasle talde bat hautatu dugu haien familiari Gabonak zoriontzeko. Hau burutzeko, trena teknologikoek eskaintzen dizkiguten jarduerak erabiliko ditugu. Urtero gauza bera egiteaz jadanik aspertuta gaudenez guztiok, IKTak erabiliz egitea pentsatu dugu. Horretarako Scratch programa erabiltzea pentsatu dugu, era honetara jarduera hau ezberdina eta dibertigarria izan dadin. Haurrentzat teknologia batzuetan erabiltzea zaila izan daiteke, baina honelako programak erabiltzearen helburua haurrek erraztasunez hauek erabiltzea da, haien autonomia eta autoestimua handitzeko eta horrelako jarduera gehiago egiterakoan motibatuta sentitzeko. |
Arazoa:
|
Gabonak iritsi dira eta urtero bezala Gabonetako postal bat bidali behar dute haurrek beren
familia eta lagunak zoriontzeko. Baina aurten Scratch programarekin egingo dugu, animatuko zinatekete? Dibertigarria da, ezta? |
Xedea:
|
Hizkuntzan eta teknologian haur batzuk zailtasunak dituzte, honen zergatia hauek etxean ez
erabiltzea da. Komunikazio tresna hauek erabiltzeak duten garrantzia jakinik, haur batzuk honekin duten arazoa konpondu nahi dugu. Bizitzan aurki ditzaketen eragozpenei aurre egiten ahal izateko.
Helburuak:
|
Ataza
|
Gabonak direla eta, gurasoentzako gabonetako postal bat egin behar dute ikasleek gabon
zoriontsuak opa ditzaten.
Jarraibideak:
Prozesua hobeto ulertzeko, hona hemen, prozesuaren bideoaren linka.
|
2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena
2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna
GURE ARTEFAKTOA!
Gure artefaktoa bukatu dugu!
Klik egin ondorengo link-an eta suskribatu gure taldeko kanalean!
https://youtu.be/LvUgZsUeknQ
2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna
TESTUEN AURKEZPENA
Hona hemen gure taldea eginiko aurkezpena, naiz eta textu bakarren aurkezpena egin klasean, biak jartzen ditugu Prezi honetan!
Landutako testuak hauek dira:
- MODELO DE SUSTITUCIÓN, AUMENTO, MODIFICACIÓN Y REDEFINICIÓN (SAMR): FUNDAMENTOS Y APLICACIONES
- BUENAS PRACTICAS EDUCATIVAS CON TIC Y FORMACIÓN DEL PROFESORADO
https://prezi.com/view/gAdMHCdaeTI2dAku6EI4/
Landutako testuak hauek dira:
- MODELO DE SUSTITUCIÓN, AUMENTO, MODIFICACIÓN Y REDEFINICIÓN (SAMR): FUNDAMENTOS Y APLICACIONES
- BUENAS PRACTICAS EDUCATIVAS CON TIC Y FORMACIÓN DEL PROFESORADO
https://prezi.com/view/gAdMHCdaeTI2dAku6EI4/
NEREAREN YOUTUBEKO KANALA
Kaixo!
Hemen uzen dizuet nire Youtubeko kanalaren lehenengo bideo, espero dut gustokoa izatea!
AITANAREN YOUTUBEKO KANALA
Hona hemen nire You Tube-ko kanalaren linka eta igo dudan lehenengo bideoa.
https://www.youtube.com/watch?v=K9hqlDBqt-Y
https://www.youtube.com/watch?v=K9hqlDBqt-Y
NAIARAREN YOUTUBEKO KANALA

Hona hemen nire YouTubeko kanalera igo dudan aurkezpen bideoa.
⬇⬇⬇⬇⬇⬇
https://www.youtube.com/watch?v=f60BfXnQyyU
⬇⬇⬇⬇⬇⬇
https://www.youtube.com/watch?v=f60BfXnQyyU
2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea
ALAIAREN YOUTUBEKO KANALA
Hau nire youtubeko kanala da, eta jada nire lehenengo bideoa igo dut!
Like eman eta suskribatu!!
https://youtu.be/iEdEHG7jA4k
Like eman eta suskribatu!!
https://youtu.be/iEdEHG7jA4k
PAULAREN YOUTUBEKO KANALA
Kaixo gazte! 👋
Interesgarria suertatzen bazaizu, nire YouTubeko kanal berriari bixita bat egingo diozulakoan nago!
Hau da nire YouTubeko kanalaren aurkezpena
Interesgarria suertatzen bazaizu, nire YouTubeko kanal berriari bixita bat egingo diozulakoan nago!
Hau da nire YouTubeko kanalaren aurkezpena
JARDUERA GIZARTE
2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea
JARDUERA NATUR ZIENTZIAK
Kaixo! Hemen uzten dizuet Natur Zientziak lantzeko jarduera bat, hain zuzen, ekosistemak lantzeko.
JARDUERA HIZKUNTZA
Kaixo lagunok! 🙋
Jolas honetan, irakurtzeko artikulu errazak, irakurritakoa gogoratzeko ariketak, hitzen definizioak zein denborapasako aurki ditzazkegu.
Zuen gustukoa izatea espero dut!!
Ikasleentzat oso erabilgarria eta dibertigarria dela iruditzen zait.
JARDUERA GORPUTZ HEZKUNTZA
Hona emen gorputz hezkuntza edo euskera irakasgairako egin dezakegun jarduera bat!
JARDUERA MATEMATIKA
Matematika lantzeko ariketa batzuk daude esteka honetan. Lehen zikloko ikasleentzat da zenbakiak ikas ditzaten.
http://procomun.educalab.es/es/ode/view/1416349626353
2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala
WEB 2.0 AURKEZPENA
Zer da web 2.0?

Hezitzaile bezela, web 2.0-k aukera paregabea ematen ditugu hezitzaile bezela klase dinamikoa emateko. Lehen, web 1.0-k irakurtzeko aukera bakarrik ematen zigun, baina gaur egun erabiltzen dugun web 2.0-k informazioa irakurtzeko eta idazteko aukera ematen digu (bloggak, wikiak, estentsioak, linkak..). Honen bidez, lan kolaboratiboak eta kooperatiboak egiteko aukera eskeintzen du, parte hartze soziala sustatuz eta horrela web mota dinamikoagoa eginez. Gaur egun gure informazioa, ziberespazioan dago eta honek narzizismo digitala eragiten du
Web 2.0-ren ezaugarriak honako hauek dira:
1. Modua: Zeharkakoa, instrumentala eta kolaboratzailea.
2. Edukia: Administrazio papera. Edozeinek alda dezake.
3. Egoera: Dinamikoa.
4. Protagonista: Informazioa irakurtzeko eta idazteko era. Ezagutza sortu, iritzia eta informazioa eman.
5. Arkitektura: Sare platafroma (dohainik).
6. Editorea: Edozein erabiltzaile.
7. Ikusarazteko modua: RSS irakurlea.
8. Falsonomia.
Informazio guzti hau laburbiltzeko eta infromazio gehigarria eskuratzeko ikus ezazue txertatutako bideoa! 😄
2. Edukia: Administrazio papera. Edozeinek alda dezake.
3. Egoera: Dinamikoa.
4. Protagonista: Informazioa irakurtzeko eta idazteko era. Ezagutza sortu, iritzia eta informazioa eman.
5. Arkitektura: Sare platafroma (dohainik).
6. Editorea: Edozein erabiltzaile.
7. Ikusarazteko modua: RSS irakurlea.
8. Falsonomia.
Informazio guzti hau laburbiltzeko eta infromazio gehigarria eskuratzeko ikus ezazue txertatutako bideoa! 😄
2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea
KONPETENTZIA DIGITALEAN, KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA - NEREA
Konpetentzia hau komunikatzen eta besterekin hitz egiten laguntzen dute, horretarako kanpokoekin harremanak izateko trebetasuna behar da. Elkarrekin bizitzeko eta arazoei aurre egiteko ahalmen eraginkorraren osagaia da komunikazioa. Informazioa paper garrantzitsua jokatzen du konpetentzia honetan.
KONPETENTZIA DIGITALEAN, TEKNOLOGIA KONPETENTZIA - NEREA
Hizkuntza teknikoen oinarrizko kodeak erabili behar dira eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliabide eraginkorrak dira. Arazo teknologiko bat ebazteko pentsatutako irtenbideak adierazten jakin behar dira.
Ikasleen autonomia eta Internet bidezko lankidetza-aukerak sustatzen dituzte, eta balio erantsia ematen zaio IKTek norberaren ikaskuntzari. Ikaskuntzak zuzentzera/orientatzera zein sarean ikastera bideratutako metodologiak behar dira. Elkarlanean aritzeko eta ikertzeko egitura birtualak proposatu behar dituzte ikastetxeek.
KONPETENTZIA DIGITALEAN, ARTEAREN KONPETENTZIA - ALAIA
Konpetentzia honetan, hiztegi espezifikoa, argudiatzea eta artelanak boliesten lantzen da. Gehien batez, irudi eta soinuaren bitartez egiten da komunikazio-trukea.
KONPETENTZIA DIGITALEAN, KOPETENTZIA MOTORRA - ALAIA

Ikasgai honek izaera ludikoa du, eta bizipen oinarritzen da. Konpetentzia honetan, komunikazioa eta gorputza funtsezko elementuak dira, eta banaka zein taldean garatu daiteke.
Gorputz Hezkuntzaren ikasgaiak informatikako eta ikus-entzunezko teknologia berriak baliatzeko aukera ematen du, eta gatazketan erabakiak hartzen lagunduko du. Ikuspegi kritiko batetik aztertzeko komunikabidea da gorputza.
KONPETENTZIA DIGITALEAN, ZIENTZAKO KONPETENTZIA - AITANA
Heziberri 2020-ren ustez, komunikazioarako zientzako konpetentzia funtsezkoa da, bai kultura ikasleek sortzeko eta bereganatzeko. Zientziak mundua ulertzeko eta azalzeko modu bat erakusten die ikasleei. Ikasgelan sortzen diren elkarrizketetik eta umeen buruan dauden ideiekin kontrastatzen dituzte planteatutako gaiak. Horregatik, komunitate zientifikoan aurkikuntzak ez dira guztion ezagutza- ondasunaren parte bilakatzen, hauek komunikatzen diren arte. Baina kontuan izan behar dugu gaur egun informazio ugari daukagula eta helburua da, informazioa aukeratzea, antolatzea, aztertzea eta interpretatzea.
Ikaskuntza ingurunean garatuko da, teknologia horien esparruan ikasteko, ikaskuntza bideratuta egon behar da sarean ikasteari. Ikasleek era guztietako tresna digitalak normaltasunez erabiltzeko aukera izan behar dute. Ikastetxeek zientzia arloan esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ikertzeko egitura birtualak proposatu behar dituzte.
KONPETENTZIA DIGITALA, MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA - PAULA
Konpetentzia honek hamaika trebetasun ditu. Besteak beste, hitz egiteko trebetasuna, abilezia gramatikala, ongi osatutako esaldiak sortzeko trebetasuna etab. Matematika lagungarria suertatzen da gauzak antolatzeko orduan; gure pentsamendua antolatzeko eta ideiak koherentziaz eta argitasunez adierazteko.
KONPETENTZIA DIGITALEAN, HIZKUNTZA ETA LITERATURA - NAIARA
Hizkuntzaren helburua gizarteko jarduera-eremuetan hizkuntzaren bidez hartu-eman konpetenteak izateko gaitasuna lortzea da, denetariko testuak ulertu eta sortzeko gaitasuna garatzea eta horiek koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak izatea. Gainera testuak osatzeko eta aurkezteko tresna digitalak erabiltzeko gaitasuna lortzea da helburu, hauek lankidetzan eginez, geroz eta tresna gehiago baitaude hahuek era digitalean egiteko eta partekatzeko.
IKTak LANTZEKO JARDUERA - AITANA
Oraingoan IKTak lantzeko jarduera bat planteatuko dut, Lehen Hezkuntzako 5.mailarentzako bideratuta dagoena.
Jarduera honetan, ikasleek eduki matematikoak landuko dituzte. Ikasleak taldeka jarriko dira, talde bakoitzari matematitako gai bat emango zaio. Adibidez, MKT, ZKH, zatiketak hamartarrekin...
Gaiak finkatu ondoren, irakaslearen eta interneten laguntzarekin talde bakoitzak informazioa eskuratu behar du, hau ulertu eta barneratu. Ondoren, talde bakoitzak landu duen gaia beste ikaskideei azalduko die, erabiliko dituzten herramientak arbela digitala, ordenagailuak, kalkuluak egiteko programak etab. dira.
Matematika normalean era tradizionalean lantzen da. Baina, nire ustez garrantzitsua da matematiketan talde lana eta IKTak sartzea.
2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena
IKTak LANTZEKO JARDUERA - NAIARA
Oraingo honetan ikasgelan IKTak lantzeko jarduera batekin nator. Hau Lehen Hzkuntzako 5. mailako
ikasleentzat prestatuta dago eta gizarte zientzietan burutuko dute.
Ariketa honetan ikasleek banaka kultura ezberdinak aztertu beharko dituzte. Jarduera honen helburua kultura ezberdinen inguruko informazioa aurkitzea eta hauei buruz zertxobait gehiago ikastea da.
Lehenik eta behin, ikasleak banaka jarrita, bakoitza bere ordenagailuarekin, interneten bitartez kultura bat aukeratu eta horren inguruko informazioa bilatuko du. Jarraian, aukeratu duen informazio horren sintesi bat egingo du canva, genial.ly edo beste programa bat erabiliz eta hau ikasgelako plataforma digitalean partekatuz guztiekin aurkezpen bat egingo dute.
IKTak LANTZEKO JARDUERA - ALAIA
IKTak LANTZEKO JARDUERA - PAULA
IKTak lantzeko egoera eta jarduera anitz egon daitezke.
Ni gaurkoan, geografia eta ingurune ikasgaiaetan erabil daitekeen jarduera batekin nator. Jarduera hau, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleekin egiteko egokia da.
Jarduera honen helburua, Euskal Herriko ibaien izenak ikastean datza. Horretarako orrialde honetako ariketa burutuko dute (umeek honen inguruko beste ariketa batzuk ezagutzen badituzte, hauek erabiltzeko aukera izango dute irakasleari egokia iruditzen bazaio). Honen bitartez, IKTak erabiliz ibaien kokapena eta izenak ikasteko aukera izango dute jolas interaktiboen bidez. Hau egin ostean, haien esperientzia zein den azaltzeko iruzkin bat idatziko dute ikasgelako plataforman.
IKTak LNATZEKO JARDUERAK - NEREA
IKTak irakaskuntza-prozesua asko errazten digu, hainbat tresnak baititu. Horregatik irakatsi behar diegu umeei tresna horiek erabiltzen.
Nire jarduera atzerriko hizkuntza lantzeko erabiliko dut. Jarduera honetarako, ikasleak atzerriko abesti bat hartu beharko dute, eta Power Point bat egin beharko dute, abestia esaten duena jatorrizko hizkuntzan eta beste edozein hizkuntzan idatzi. Abetsia bi hizkuntzetan egoteko, modu honetan, umeek IKTak landuko dute hizkuntzarekin batera.
IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - NEREA
Zer prestakuntza behar du irakasle batek?
Duela pare bat aste gaudela galdera honen erantzuna bilatzen, beraz niretzako zein izango den prestakuntza hori esango dizuet.
Nire ustez, IKTko irakasle batek hainbat gaitasunak garatu behar ditu, edozein arazoaren aurrean zer egin jakin dezan. Irakasleek, informazio digitala identifikatu, modifikatu, bilatu, antolatu eta aztertu jakin behar du. Baita ingurune digitalean modu egokian komunikatzea, online tresnak ondo erabiliz.
Beste aldetik, ezinbestekoa da segurtasuna aspektu guztietan. Umeek ez dakitelako internetaren segurtasuna noraino joaten den, horretarako irakasleek argi eta garbi eduki behar dute segurtasunaren helmugak non daude, eta haiek umeei irakastea.
Arazoak ondo bideratzeko gaitasuna eduki behar du, edozein egoeraren aurrean zer egin jakin dezan. Umeek esperientzia gutxi daukate IKTan, beraz, hainbat arazoak izan ditzakete. Horretarako, irakaslea ondo kontrolatu behar du esparru hau.
IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - NAIARA
Zer prestakuntza izan behar
ditu irakasle batek?
Oraingo honetan, orain arte ikasturtean zehar
ikasi dugunaren laburpen bat egingo dut eta horretarako honako galdera honi
erantzuten ahaleginduko naiz: Zer prestakuntza izan behar ditu irakasle batek?
Gelan landu ditugon lehen kontzeptuen artea
Hardware eta Sofware kontzeptuak nabarmendu dira. Esan beharra daukat hitz
hauek entzunak nituela nahiz eta ez nekien zehatz mehatz zeresan nahi zuten.
Kontzeptu hauek lantzean argiago geratu zait zer diren.
Hardwar-ra ordenagailua osatzen duten zati ukigarriak dira,
hau da, gauza fisikoak, adibidez ordenagailua bera, sagua, teklatua, pantailla
etab. Kamerak, mikrofonoak (hainbat aurkezpen grabatzeko erabiltzen direnak),
pantaila digitalak (oso ohikoak ikasgeletan) eta beste hainbat elemenntuz
osatua dago hardwarra.
Sofwarea, aldiz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez
osatua dago, hala nola, segurtasun programak, hiritartasun digitala,
informatikako programak (Excel, Word, powerpoint etab.).
Irakaslearen formakuntzan izan beharreko edukiak
bost zutabetan banatu ditugu. Honako hauek dira zutabeak:
-
Informazioaren kudeaketa: informazioa ea egokia den edo ez jakitea
oso garrantzitsua da irakasle batentzat eta hare gehiago haurrentzat egokia
izan daitekeen jakiteko, hauentzat egokiak diren edukiak izan behar baitute.
Informazio hori behin bilatuta ondo gordetzea oso garrantzitsua da eta
horretarako drive bezalako programak erabil daitezke.
-
Komunikazioa: komunikazioa izatea ere garrantzi handikoa
da, eta ez elkarlanak egiteko bakarrik, baita erakundeekin komunikazioa izateko
ere. Zer esanik ez dago gurasoekin izan behar den komunikazioaz, hauek beren
seme-alaben nondik.norakoak jakin ditzaten. Horretarako, bilerak, oharrak,
telefonoa, posta elektronikoa etab.etaz baliatuz.
-
Edukiak: irakasleak edukiak sortu eta bilatu behar ditu eta
hauek egin eta baloratzen jakin behar du, bai taldean, baita bakarka ere,
ebaluzio ugari egin beharko baititu.
-
Segurtasuna: segurtasunaren helburua babes pertsonala,,
datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera
jasangarria eta segurua bermatzea da. Askotan ordenagailua erabiltzen dugunean
jan eta edan egiten dugu eta segurtasuna izateko jarduera hauek ekidin behar
ditugu.
-
Arazoen ebazpena: teknologia arazoak ditugunean hauek
detektatu eta konpontzeko habilezia izatea ere garrantzitsua da, hau da
teklatua edota sagua ez dabilenan honetaz oharyu eta konponbidea jartzen
ahalegintzea. Askotan ahulguneak ditugula ohartzen gara eta hauei irtenbidea
ematea ere garrantzitsua da, hots, ikastaroak egitea.
IKT-en inguruan dugun ezagutza maila jakiteko, ikasturte hasieran “Ikanos”
inkesta burutu genuen eta honen arabera IKT-etan dugun erraztasun edo zailtasun
maila jakin dugu.
Horrez gain, norberak bere PLEa eta AMIA egin ditugu, bakoitzak zer
baliabide erabiltzen dituen jakiteko eta zeinetan den habila eta zer ahulezia
dituen ohartzeko. Era honetara norbera kontziente da zertan hobetu behar duen
edo zertan dituen zailtasunak jabetzeko.
IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - AITANA
Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?
IKT( informazio eta komunikazioa teknologikoak) ikasgaiako lehenengo gaian ikasi dugu irakasle batek zer prestakuntza teknologiko behar duen. Gure kasuan, gure etorkizunean irakasle bezala behar izango ditugun prestakuntza teknologikoak ikasi ditugu.
Laburpenarekin hasteko aipatu behar ditut ikasgelan aipatu diren bi kontzeptu oso garrantzitsu, Hardware eta Software. Alde batetik Hardware-a daukagu, ordenagailua osatzen duten zati fisikoak edo ukigarriak dira. Adibidez, sagua, teklatua, inprimagailua, kamerak, mikrofonoak etab. Beste aldetik Software-a daukagu, hau ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez osatua dago. Segurtasun programak, hiritartasun digitala, informatikako programak, irudi programak etab. Ikasgelan oinarri hiritartasun digitala eta segurtasuna izan behar dira, hau ikasgelan finkatuta ikasi nahi diren kontzeptuak programa informatikoekin, irudi programekin... landu daitezke. ( Power Point, Canva, Coogle, Pint...)
Irakasleek prestakuntza teknologiko egokia ( honetan ondo moldatzea eta ikasleen ikaskuntza erraztea herramienta berri hauekin) izateko bost zutabeetan banatu ditugu eduki garrantzitsuenak.
Informazioaren kudeaketa: Informazio ugari daukagu, gaur egungo arazoa da informazio egokia eta fidagarria aurkitzea ( Infozikazioa). Beraz, irakasleek funtzio garrantzitsua daukagu, eskuratu behar dugun informazioa egokia izan behar da ikasleen ikaskuntza egokia eta zuzena izateko. Informazioren kudeaketan informazioa gordetzea eta biltegiratzea oso garrantzitsua da, Drive... bezalako programak erabili daitezke.
Komunikazioa: Komunikazioa ikaskuntzan etengabe erabiltzen den herramienta da. Ikasle-ikasle , irakasle-ikasle, irakasle- gurasoen artean... ematen da komunikazioa. Elkarlanak aurrera eramateko, beste erakundeekin elkarlanean aritzeko, lehen aipatu bezala gurasoekin komunikatzeko, oharren bitartez, bileren bitartez, telefonoz, agenda bitartez, ikaslea biartez etab. Inika sareak eta berritzeguneak baliagarriak dira irakasleen arteko komunikazioarako. Azkenik, kudeaketarako( administrazio lana) garrantzitsua da.
Edukiak: Edukiak sortu, bilatu( edukien baliabide biltegia), hauek egitea, baloratzea, ebaluatzea eta taldean landu daitezke ikaskuntzan.
Segurtasuna: Babes pertsonala, datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera jasangarri eta segurua da helburua.
Ingurumenaren babesa: IKT-ak ingurunean duen eragina kontuan hartuz. (Ikanos inkesta, gailuak ez dira edozein lekutan bota):
Osasunaren babesa: Teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako osasun arriskuak ekiditea, bai osotasun fisikoari bai ongizate psikologikoari dagokionean.
Gailuen babesa: Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea.
(ez jan, ez edan…).
Datu pertsonalen babesa: Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta zibererasoetatik norbere burua babestea.
Arazoen ebazpena: Honen barruan virusak konpontzea sartzen dugu. Virus hauek informazioa borratu eta lapurtu dezakete ,hau da, mehatxuak sor ditzakete. Baina orokorrean arazoen ebazpenaren muina ohiko arazoak detektatzea da, adibidez, teklatua, monitorea, proiektorea... konpontzea ez doazenean. Beraz, ahulguneak identifikatu behar ditugu. .
Laburpenarekin amaitzeko aipatu behar dut, orain aipatu dudan guztia ikasgelan landu dugula era praktiko batean. Adibideaz AMIA edo PLE-A egin ditugu.
IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - ALAIA
Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?
Azken aste hauetan zehar, hainbat saioetan galdera honi erantzun bat ematen saiatu gara. Nire ustez, irakasle batek klasean emango dituen edukiez dain, prestakuntza teknologiko ezberdinak ezagutu behar ditu.
Ezinbestekoa da hardware-ak ezagutzea, hala nola, ordenagailua, argazki kamerak, pantaila digitalak, proiektorea... Baina software-ak ere garrantzi handikoak dira. Honekin eduki, ariketa eta jarduera berriak sor ditzakegu, baina baita ere informazioa bilatu eta kudeatu gero ikasleei komunikatu ahal izateko. Hau egiteko, informazio fidagarria zein den eta zein ez bereizten jakin behar dugu.
Gainera, irakasle bezala inprobisatzeko gaitasuna izan behar du, eta arazoak detektatzea eta hauei aurre egiten gai izate oso garrantzitsua da, klasea aurrera eraman ahal izateko.
Azkenik, kontu handia izan behar dugu interneten gure datu pertsonalekin, ez da gomendagarria zenbait datu edo argazki argitaratzea. Honekin, bai irakaslea bai ikaslea jakin behar du, eta kontu handia izan behar dute, horregatik, hiritartasun digitalari buruz irakitsi behar zaie umeei eskoletan.
PLEA + AMIA NEREA
Kaixo!
Hemen dauzkazue nire PLEA eta AMIA
PLEA
AMIA/DAFO
BARNE FAKTOREAK
| |
Fortalezas/indarguneak
|
Debilidades/ahuleziak
|
KANPO FAKTOREAK
| |
Oportunidades/aukerak
|
Amenazas/mehatxuak
|
2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala
IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - PAULA
Kaixo guztioi!
Gaur, kurtsoan ikasi ditugun gauza guztien laburpenarekin nator.
Gaur, kurtsoan ikasi ditugun gauza guztien laburpenarekin nator.
Ze prestakuntza izan behar du irakasle batek?
Gai hau, IKT (informazio eta komunikazio teknologikoak) izeneko ikasgaian lantzen dugu eta bertan irakasle batek ezagutu beharreko tresna teknologikoak zeintzuk izan behar diren ikusi dugu, gure etorkizunean hauek ezagutzea eta maneiatzen jakitea ezinbestekoa delako.
Ikasturtea hasi zenetik bi tresna teknologiko aipatu ditugu. Horietako bat, Hardwarea da eta bestea berriz Sofwarea.
Hardwarra ordenagailu bat osatzen duten zati ukigarri eta fisikoek osatzen dute. Hala nola ordenagailua bera eta honek duen teklatua, sagua, moniorea etab. proiektoreak (sarrera ezberdinak dauzka), inprimagailua, argazki kamara eta bideo kamara (gurasoek haurrak klasean uzten dituztenean gela barruan gertatzen dena ikusteko), mikrofonoa, altabozak eta beste zenbait elementuk osatzen dute.
Sofwarea berriz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinek osatzen dute: segurtasun programak (segurtasunaren inguruan zerbait jakin behar dugu), hiritartasun digitala, ofimatikako programak (power point, word etab. ofizinatik datozenak dira, kalkulu programak, aurkezpen programak ere ezagutu behar ditugu), baita Irudi programak ere, ikasleen argazkiak editatzeko eta zerrendan bertan kokatzeko, adibidez.
Irakasleen formakuntza egoki bat izateko jakin behar diren gai edo eduki multzoak bost zutabeetan laburtzen dira. Zutabe horiek, hauek dira:
- Informazioaren kudeaketa: Informazioarekin zerikusia duena bertan kokatzen dugu.
Irakasleok informazioa kudeatzen ikasi behar dugu, eta horretarako beharrezkoa da informazio fidagarria zein den identifikatzea. Horrez gain, garrantzitsua da informazio hau haurrentzat egokia izatea, beraiek dauzkaten ezagutzak eta geureak ezberdinak direlako. Informazio hau biltegiratzeko eta gordetzeko dauden era ezberdinak identifikatzea interesgarria da, drive bezalako programa ezberdinak daudela kontuan hartu behar dugu.
- Komunikazioa: Irakaskuntzan komunikazioa oso garrantzitsua da, ahozko naiz IKTen bidezko komunikazioa. Haurrek museo edo erakunde batera eskursioa egiteko, irakasleak erakunde horrekin harremanetan jarri behar du, horretarako, gmaila, telefonoa edo beste gailu bat erabiltzen duelarik.
- Edukiak: Irakasleek ematen dituzten edukien portzentail handi bat jada sortutakoa eta bilatutakoa da (edukien baliabide biltegia), baina haiek ere, haien eduki propioak eraikitzen eta sortzen dituzte. Eman beharreko eduki hauek, irakasleak taldean azaltzen ditu, eta hauek landu ondoren, edukiak ebaluatzeko garaia iristen da.
- Segurtasuna: Segurtasunaren helburua, babes pertsonala eta datu zein identitate digitalaren babesa bermatzea da, segurtasunaren erabilera jasangarria eta segurua egitea, alegia. Segurtasunaren barnean, ordenagailua erabiltzen dugunean jan eta edan behar ez dela kontuan hartu behar dugu. Horrez gain, gailuak matxuratzen direnean edozein lekutan bota ezin direnaren kontzientzia hartzea ere, segurtasunaren barnean kokatzen da.
- Arazoen ebazpena: Irakasleek ohiko arazoak indetifikatu behar dituzte (teklatua ez dabil, monitorea ez dabil, proiektorea ez da pizten). Arazo hauek, ikasgelan gerta daitezkeenak dira eta hauek konpontzen jakitea ezinbestekoa. Arazo ezberdinen edo egoera ezberdinen aurrean, irakasle bakoitzak bere ahuleziak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da, ondo moldatzen ez diren gai horren inguruko ikastaroa edo prestakuntza teknikoa jasotzeko.
Gai hauek lantzeko eta IKTetan dugun erreztasun edo zailtasun maila zein den ikusteko, kurtso hasieran ikanos inkesta bat burutu genuen. Bertan, emandako erantzunen arabera, etorkizunean ze irakasle mota izango garen irudikatzeko aukera izan genuen.
Baina hau ez da egin dugun gauza bakarra, ordenagailuarekin dugun maneilua zein den ikusteko gure PLEa egin dugu, AMIArekin lagunduta. Bertan, gure ahuleziak eta indarguneak zeintzuk diren azaltzen dira, ikasgelari begira dauzkagun mehatxu eta aukerekin batera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)