errepasoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
errepasoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - NEREA



Zer prestakuntza behar du irakasle batek?


Duela pare bat aste gaudela galdera honen erantzuna bilatzen, beraz niretzako zein izango den prestakuntza hori esango dizuet.

Nire ustez, IKTko irakasle batek hainbat gaitasunak garatu behar ditu, edozein arazoaren aurrean zer egin jakin dezan. Irakasleek, informazio digitala identifikatu, modifikatu, bilatu, antolatu eta aztertu jakin behar du. Baita ingurune digitalean modu egokian komunikatzea, online tresnak ondo erabiliz.

Beste aldetik, ezinbestekoa da segurtasuna aspektu guztietan. Umeek ez dakitelako internetaren segurtasuna noraino joaten den, horretarako irakasleek argi eta garbi eduki behar dute segurtasunaren helmugak non daude, eta haiek umeei irakastea.

Arazoak ondo bideratzeko gaitasuna eduki behar du, edozein egoeraren aurrean zer egin jakin dezan. Umeek esperientzia gutxi daukate IKTan, beraz, hainbat arazoak izan ditzakete. Horretarako, irakaslea ondo kontrolatu behar du esparru hau.

IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - NAIARA

Zer prestakuntza izan behar ditu irakasle batek?

Oraingo honetan, orain arte ikasturtean zehar ikasi dugunaren laburpen bat egingo dut eta horretarako honako galdera honi erantzuten ahaleginduko naiz: Zer prestakuntza izan behar ditu irakasle batek?
Gelan landu ditugon lehen kontzeptuen artea Hardware eta Sofware kontzeptuak nabarmendu dira. Esan beharra daukat hitz hauek entzunak nituela nahiz eta ez nekien zehatz mehatz zeresan nahi zuten. Kontzeptu hauek lantzean argiago geratu zait zer diren.
Hardwar-ra ordenagailua osatzen duten zati ukigarriak dira, hau da, gauza fisikoak, adibidez ordenagailua bera, sagua, teklatua, pantailla etab. Kamerak, mikrofonoak (hainbat aurkezpen grabatzeko erabiltzen direnak), pantaila digitalak (oso ohikoak ikasgeletan) eta beste hainbat elemenntuz osatua dago hardwarra.
Sofwarea, aldiz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez osatua dago, hala nola, segurtasun programak, hiritartasun digitala, informatikako programak (Excel, Word, powerpoint etab.).
Irakaslearen formakuntzan izan beharreko edukiak bost zutabetan banatu ditugu. Honako hauek dira zutabeak:
-          Informazioaren kudeaketa: informazioa ea egokia den edo ez jakitea oso garrantzitsua da irakasle batentzat eta hare gehiago haurrentzat egokia izan daitekeen jakiteko, hauentzat egokiak diren edukiak izan behar baitute. Informazio hori behin bilatuta ondo gordetzea oso garrantzitsua da eta horretarako drive bezalako programak erabil daitezke.

-          Komunikazioa: komunikazioa izatea ere garrantzi handikoa da, eta ez elkarlanak egiteko bakarrik, baita erakundeekin komunikazioa izateko ere. Zer esanik ez dago gurasoekin izan behar den komunikazioaz, hauek beren seme-alaben nondik.norakoak jakin ditzaten. Horretarako, bilerak, oharrak, telefonoa, posta elektronikoa etab.etaz baliatuz.


-          Edukiak: irakasleak edukiak sortu eta bilatu behar ditu eta hauek egin eta baloratzen jakin behar du, bai taldean, baita bakarka ere, ebaluzio ugari egin beharko baititu.

-          Segurtasuna: segurtasunaren helburua babes pertsonala,, datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera jasangarria eta segurua bermatzea da. Askotan ordenagailua erabiltzen dugunean jan eta edan egiten dugu eta segurtasuna izateko jarduera hauek ekidin behar ditugu.

-          Arazoen ebazpena: teknologia arazoak ditugunean hauek detektatu eta konpontzeko habilezia izatea ere garrantzitsua da, hau da teklatua edota sagua ez dabilenan honetaz oharyu eta konponbidea jartzen ahalegintzea. Askotan ahulguneak ditugula ohartzen gara eta hauei irtenbidea ematea ere garrantzitsua da, hots, ikastaroak egitea.

IKT-en inguruan dugun ezagutza maila jakiteko, ikasturte hasieran “Ikanos” inkesta burutu genuen eta honen arabera IKT-etan dugun erraztasun edo zailtasun maila jakin dugu.

Horrez gain, norberak bere PLEa eta AMIA egin ditugu, bakoitzak zer baliabide erabiltzen dituen jakiteko eta zeinetan den habila eta zer ahulezia dituen ohartzeko. Era honetara norbera kontziente da zertan hobetu behar duen edo zertan dituen zailtasunak jabetzeko.


IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - AITANA

                           


                                Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?



            IKT( informazio eta komunikazioa teknologikoak) ikasgaiako lehenengo gaian ikasi dugu irakasle batek zer prestakuntza teknologiko behar duen. Gure kasuan, gure etorkizunean irakasle bezala  behar izango ditugun prestakuntza teknologikoak ikasi ditugu.


            Laburpenarekin hasteko aipatu behar ditut ikasgelan aipatu diren bi kontzeptu oso garrantzitsu, Hardware eta Software. Alde batetik Hardware-a daukagu, ordenagailua osatzen duten zati fisikoak edo ukigarriak dira. Adibidez, sagua, teklatua, inprimagailua, kamerak, mikrofonoak etab.  Beste aldetik Software-a daukagu, hau ordenagailua osatzen duten zati ukiezinez osatua dago. Segurtasun programak, hiritartasun digitala, informatikako programak, irudi programak etab. Ikasgelan oinarri  hiritartasun digitala eta segurtasuna izan behar dira, hau ikasgelan finkatuta ikasi nahi diren kontzeptuak programa informatikoekin, irudi programekin... landu daitezke. ( Power Point, Canva, Coogle, Pint...)


          Irakasleek prestakuntza teknologiko egokia ( honetan ondo moldatzea eta ikasleen ikaskuntza erraztea herramienta berri hauekin) izateko bost zutabeetan banatu ditugu eduki garrantzitsuenak. 


         Informazioaren kudeaketa: Informazio ugari daukagu, gaur egungo arazoa da informazio egokia eta fidagarria aurkitzea ( Infozikazioa). Beraz, irakasleek funtzio garrantzitsua daukagu, eskuratu behar dugun informazioa egokia izan behar da ikasleen ikaskuntza egokia eta zuzena izateko. Informazioren kudeaketan informazioa gordetzea eta biltegiratzea oso garrantzitsua da, Drive... bezalako programak erabili daitezke.


       Komunikazioa: Komunikazioa ikaskuntzan etengabe erabiltzen den herramienta da. Ikasle-ikasle , irakasle-ikasle, irakasle- gurasoen artean... ematen da komunikazioa. Elkarlanak aurrera eramateko, beste erakundeekin elkarlanean aritzeko, lehen aipatu bezala gurasoekin komunikatzeko, oharren bitartez, bileren bitartez, telefonoz, agenda bitartez, ikaslea biartez etab. Inika sareak eta berritzeguneak baliagarriak dira irakasleen arteko komunikazioarako. Azkenik, kudeaketarako( administrazio lana) garrantzitsua da.


      Edukiak: Edukiak sortu, bilatu( edukien baliabide biltegia), hauek egitea, baloratzea, ebaluatzea eta taldean landu daitezke ikaskuntzan.


    Segurtasuna:  Babes pertsonala, datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera jasangarri eta segurua da helburua. 


Ingurumenaren babesa: IKT-ak ingurunean duen eragina kontuan hartuz. (Ikanos inkesta, gailuak ez dira edozein lekutan bota):


Osasunaren babesa: Teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako osasun arriskuak ekiditea, bai osotasun fisikoari bai ongizate psikologikoari dagokionean.

Gailuen babesa: Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea.

(ez jan, ez edan…).

Datu pertsonalen babesa: Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta zibererasoetatik norbere burua babestea. 


       Arazoen ebazpena:  Honen barruan virusak konpontzea sartzen dugu. Virus hauek informazioa borratu eta lapurtu dezakete ,hau da, mehatxuak sor ditzakete. Baina orokorrean arazoen ebazpenaren muina ohiko arazoak detektatzea da, adibidez, teklatua, monitorea, proiektorea... konpontzea ez doazenean. Beraz, ahulguneak identifikatu behar ditugu. .


      Laburpenarekin amaitzeko aipatu behar dut, orain aipatu dudan guztia ikasgelan landu dugula era praktiko batean. Adibideaz AMIA edo PLE-A egin ditugu.

















          








IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - ALAIA

Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?

Azken aste hauetan zehar, hainbat saioetan galdera honi erantzun bat ematen saiatu gara. Nire ustez, irakasle batek klasean emango dituen edukiez dain, prestakuntza teknologiko ezberdinak ezagutu behar ditu. 

Ezinbestekoa da hardware-ak ezagutzea, hala nola, ordenagailua, argazki kamerak, pantaila digitalak, proiektorea... Baina software-ak ere garrantzi handikoak dira. Honekin eduki, ariketa eta jarduera berriak sor ditzakegu, baina baita ere informazioa bilatu eta kudeatu gero ikasleei komunikatu ahal izateko. Hau egiteko, informazio fidagarria zein den eta zein ez bereizten jakin behar dugu.

Gainera, irakasle bezala inprobisatzeko gaitasuna izan behar du, eta arazoak detektatzea eta hauei aurre egiten gai izate oso garrantzitsua da, klasea aurrera eraman ahal izateko. 

Azkenik, kontu handia izan behar dugu interneten gure datu pertsonalekin, ez da gomendagarria zenbait datu edo argazki argitaratzea. Honekin, bai irakaslea bai ikaslea jakin behar du, eta kontu handia izan behar dute, horregatik, hiritartasun digitalari buruz irakitsi behar zaie umeei eskoletan.

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

IRAKASLE PRESTAKUNTZAREN LABURPENA - PAULA

Kaixo guztioi!

Gaur, kurtsoan ikasi ditugun gauza guztien laburpenarekin nator. 



Ze prestakuntza izan behar du irakasle batek? 

Gai hau, IKT (informazio eta komunikazio teknologikoak) izeneko ikasgaian lantzen dugu eta bertan irakasle batek ezagutu beharreko tresna teknologikoak zeintzuk izan behar diren ikusi dugu, gure etorkizunean hauek ezagutzea eta maneiatzen jakitea ezinbestekoa delako. 



Ikasturtea hasi zenetik bi  tresna teknologiko aipatu ditugu. Horietako bat, Hardwarea da eta bestea berriz Sofwarea. 


Hardwarra ordenagailu bat osatzen duten zati ukigarri eta fisikoek osatzen dute. Hala nola ordenagailua bera eta honek duen teklatua, sagua, moniorea etab. proiektoreak (sarrera ezberdinak dauzka), inprimagailua, argazki kamara eta bideo kamara (gurasoek haurrak klasean uzten dituztenean gela barruan gertatzen dena ikusteko), mikrofonoa, altabozak eta beste zenbait elementuk osatzen dute.


Sofwarea berriz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinek osatzen dute: segurtasun programak (segurtasunaren inguruan zerbait jakin behar dugu), hiritartasun digitala, ofimatikako programak (power point, word etab. ofizinatik datozenak dira, kalkulu programak, aurkezpen programak ere ezagutu behar ditugu), baita Irudi programak ere, ikasleen argazkiak editatzeko eta zerrendan bertan kokatzeko, adibidez.



Irakasleen formakuntza egoki bat izateko jakin behar diren gai edo eduki multzoak bost zutabeetan laburtzen dira. Zutabe horiek, hauek dira:


- Informazioaren kudeaketa: Informazioarekin zerikusia duena bertan kokatzen dugu.

Irakasleok informazioa kudeatzen ikasi behar dugu, eta horretarako beharrezkoa da informazio fidagarria zein den identifikatzea. Horrez gain, garrantzitsua da informazio hau haurrentzat egokia izatea, beraiek dauzkaten ezagutzak eta geureak ezberdinak direlako. Informazio hau biltegiratzeko eta gordetzeko dauden era ezberdinak identifikatzea interesgarria da, drive bezalako programa ezberdinak daudela kontuan hartu behar dugu.



- Komunikazioa: Irakaskuntzan komunikazioa oso garrantzitsua da, ahozko naiz IKTen bidezko komunikazioa. Haurrek museo edo erakunde batera eskursioa egiteko, irakasleak erakunde horrekin harremanetan jarri behar du, horretarako, gmaila, telefonoa edo beste gailu bat erabiltzen duelarik.


- Edukiak: Irakasleek ematen dituzten edukien portzentail handi bat jada sortutakoa eta bilatutakoa da (edukien baliabide biltegia), baina haiek ere, haien eduki propioak eraikitzen eta sortzen dituzte. Eman beharreko eduki hauek, irakasleak taldean azaltzen ditu, eta hauek landu ondoren, edukiak ebaluatzeko garaia iristen da.




- Segurtasuna: Segurtasunaren helburua, babes pertsonala eta datu zein identitate digitalaren babesa bermatzea da, segurtasunaren erabilera jasangarria eta segurua egitea, alegia. Segurtasunaren barnean, ordenagailua erabiltzen dugunean jan eta edan behar ez dela kontuan hartu behar dugu. Horrez gain, gailuak matxuratzen direnean edozein lekutan bota ezin direnaren kontzientzia hartzea ere, segurtasunaren barnean kokatzen da.


- Arazoen ebazpena: Irakasleek ohiko arazoak indetifikatu behar dituzte (teklatua ez dabil, monitorea ez dabil, proiektorea ez da pizten). Arazo hauek, ikasgelan gerta daitezkeenak dira eta hauek konpontzen jakitea ezinbestekoa. Arazo ezberdinen edo egoera ezberdinen aurrean, irakasle bakoitzak bere ahuleziak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da, ondo moldatzen ez diren gai horren inguruko ikastaroa edo prestakuntza teknikoa jasotzeko.



Gai hauek lantzeko eta IKTetan dugun erreztasun edo zailtasun maila zein den ikusteko, kurtso hasieran ikanos inkesta bat burutu genuen. Bertan, emandako erantzunen arabera, etorkizunean ze irakasle mota izango garen irudikatzeko aukera izan genuen.

Baina hau ez da egin dugun gauza bakarra, ordenagailuarekin dugun maneilua zein den ikusteko gure PLEa egin dugu, AMIArekin lagunduta. Bertan, gure ahuleziak eta indarguneak zeintzuk diren azaltzen dira, ikasgelari begira dauzkagun mehatxu eta aukerekin batera.