Aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

AURKEZPENA NAIARA


Kaixo! Naiara Lizarribar naiz, 19 urte ditut eta Orendainen bizi naiz, tolosaldeako herri txiki bat. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta aurten praktikak nire txikitako eskolan egingo ditut. Animaliak oso gustuko ditut eta etxean txakurra, katua, arraiak eta dordoka bat ditut. orain dela urte bat panderoa jotzen hasi naiz eta oso gogoko dut. Horrez gain, nire denbora librean irakurtzea eta pelikula edo serieak ikustea gustatzen zait.

AURKEZPENA AITANA



Kaixo!πŸ’š

Aitana Llorente naiz, 19 urte ditut eta Irunen bizi naiz. Lehen hezkuntza graduko ikaslea naiz, etorkizunean irakasle ona  izatea gustatuko litzaidake.

Gitarra jotzea, musika entzutea, dantzatzeaπŸ‘― eta abestea dut gustoko, nahiz eta ez oso ondo abestuπŸ˜•πŸ˜”. Gainera serieak eta pelikulak ikustea asko gustatzen zait😍.

Ez dut anai-arrebarik baina txakur txiki bat daukat, zortzi hilabetekoa eta  Kai izena duena. Gustatzen zait berarekin ibiltzera joatea.








AURKEZPENA PAULA


Kaixo❗ πŸ™‹πŸ™‹πŸ™‹

Nire izena πŸ…ΏπŸ…°πŸ†„πŸ…»πŸ…° da.
Gehiengoak bezala Donostiako ospitalean jaio nintzen eta gaur egun hiri berean burutzen ditut nire ikasketak. Lehen Hezkuntzako irakaslea izan nahi dut eta praktiketan hasteko irrikitan nago.

Nire zaletasunak, abestiak entzutea🎧, kantatzea 🎀 eta dantzan ibiltzea dira πŸ’ƒ . Oinez ibiltzea asko gustuko dut, baita lagunekin  eta familiarekin egotea ere. πŸ™ˆ



AURKEZPENA ALAIA



Kaixo❕ Alaia naiz, 19 urteko Magisteritzako bigarren urteko ikaslea. Intxaurrondon bizi naiz, Donostian. 

Ikasketak Maria Reina ikastolan hasi nituen baina LH5. mailatik aurrera, San Ignacio ikastetxean burutu nituen. Ez ditut anai-arrebarik baina bi txakur ditut, Adara eta Sando 🐾

Hona hemen nire INSTAGRAMa!

AURKEZPENA NEREA


Kaixo! πŸ‘

Nerea Loizaga naiz, hemeretzi urte ditut eta Magisteritzako bigarren urtean nago. Kirola egitea asko gustetzen zait, animaliak, musika entzutea eta lagunekin eta familiarekin egotea gustoko dut. Hemen uzten dut egindako avatarra πŸ‘Έ.

Muxu bat, πŸ’‹