2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

IRAKASLEAK ETA PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAK

Zer prestakuntza teknologiko behar dugu Lehen Hezkuntzako irakasle izateko?




  Lehen Hezkuntzako irakasle izateko beharrezkoa da teknologia berrien inguruko jakintza izatea eta hau eguneratua eramatea, haurrekin erabili ahal izateko. Informazioa bilatu eta komunikatzeko erabilgarria den tresna da.

   Bestalde, haurrek teknologiak erabil ditzaten aukerak eman behar zaizkie jarduerak era digitalean egiteko, horretarako haurrentzat egokiak diren tresnak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da. Adibidez jolas didaktikoak (Mate Blaster), korreo elektronikoa (gmail), blog orriak, ttantto etab.

    Gainera, teknologiek, gehienbat Internetak, dituen arriskuez ohartaraziko ditugu haurrak, (hiritartasun digitala kontuan hartuta) hauek era egokian eta segurtasunez erabil ditzaten.