2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

JARDUERA - GABONETAKO POSTALA

Arazo-egoera
Izenburua : Gabonetako postala
Arloa/ Materia: Hizkuntza
Maila: 2. LH
Testuingurua:
Jarduera hau burutzeko, ikastetxe bateko 2.mailako
ikasle talde bat hautatu dugu haien familiari
Gabonak zoriontzeko. Hau burutzeko, trena
teknologikoek eskaintzen dizkiguten jarduerak erabiliko
ditugu. Urtero gauza bera egiteaz jadanik aspertuta
gaudenez guztiok, IKTak erabiliz egitea pentsatu dugu.
Horretarako Scratch programa erabiltzea pentsatu dugu,
era honetara jarduera hau ezberdina eta dibertigarria
izan dadin. Haurrentzat teknologia batzuetan erabiltzea
zaila izan daiteke, baina honelako programak
erabiltzearen helburua haurrek erraztasunez hauek erabiltzea da, haien autonomia
eta autoestimua handitzeko eta horrelako jarduera gehiago egiterakoan motibatuta sentitzeko.

Arazoa:
Gabonak iritsi dira eta urtero bezala Gabonetako postal bat bidali behar dute haurrek beren
familia eta lagunak zoriontzeko. Baina aurten Scratch programarekin egingo dugu, animatuko
zinatekete? Dibertigarria da, ezta?
Xedea:
Hizkuntzan eta teknologian haur batzuk zailtasunak dituzte, honen zergatia hauek etxean ez
erabiltzea da. Komunikazio tresna hauek erabiltzeak duten garrantzia jakinik, haur batzuk
honekin duten arazoa konpondu nahi dugu. Bizitzan aurki ditzaketen eragozpenei aurre egiten
ahal izateko.
Helburuak:
  • Adimen logiko, teknologiko eta linguistikoa lantzea. 
  • Ikasleek autonomia garatzea.
  • Ikasleen sormena sustatzea eta irudimena bultzatzea.
Ataza
Gabonak direla eta, gurasoentzako gabonetako postal bat egin behar dute ikasleek gabon
zoriontsuak opa ditzaten.
Jarraibideak:
  • Ireki programa.
  • Eszenatokia aukeratu.
  • Nahi den panpina aukeratu eta dagoena kendu.
  • Panpina txikiagotu eta mugitu.
  • Hasteko, gertaerak atala klikatu, eta lehenengo pieza hautatu.
  • Itxura atala klikatu, eta bertan lehenengo pieza hartu.
  • Hartutako fitxan zure burua aurkeztu izena idatziz.
  • Honen iraupena zehaztu.
  • Mugimendu atala klikatu eta ondoren lehenengo pieza txertatu.
  • Hautatutako piezan 250 zenbakia jarri aukeratutako panpina aurrerantz mugitzeko. 
  • Kontrola atala klikatu eta ondoren  lehenengo pieza aukeratu.
  • Piezan nahi den denbora jarri. 
  • Itxura atala berriro klikatu eta ondoren lehenengo pieza hautatu.
  • Gabonetako mezua bertan idatzi. Iraupena berriro luzatu.
  • Mezu berri bat idazteko aurreko bi pausuak errepikatu.
  • Agurra emateko itxura ataleko lehenengo pieza aukeratu eta bukaera eman.
  • Panpina eszenatokitik poliki-poliki ateratzeko, mugimendu ataleko zortzigarren pieza txertatu.
  • Iraupena aldatu. 
  • Pieza berdinaren X hizkian, 240 zenbakia jarri eta Y hizkian dagoen zenbakia mantendu.
  • Azkenik, itxura ataleko ezkutatu pieza hautatu.
  • Postala ikusteko, goian dagoen bandera berdean klikatu. 

Prozesua hobeto ulertzeko, hona hemen, prozesuaren bideoaren linka.

2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

TESTUEN AURKEZPENA

Hona hemen gure taldea eginiko aurkezpena, naiz eta textu bakarren aurkezpena egin klasean, biak jartzen ditugu Prezi honetan!

Landutako testuak hauek dira:

- MODELO DE SUSTITUCIÓN, AUMENTO, MODIFICACIÓN Y REDEFINICIÓN (SAMR): FUNDAMENTOS Y APLICACIONES
- BUENAS PRACTICAS EDUCATIVAS CON TIC Y FORMACIÓN DEL PROFESORADO

https://prezi.com/view/gAdMHCdaeTI2dAku6EI4/

FLICKR- AITANA

Hona hemen nire Flickr-ean sortu dudan albuna.  Momentuz soilik argazki bat jarri dut.





nire argazkiak

FLICKR - PAULA

Gaur gauza asko ikasten ari gara. 😱😱😱😱
Flickr-en erregistratu gara eta albun bat sortu dugu. Albun honen izena, IKT da. Hemen uzten dizuet esteka  FLICKR